jueves, 11 de enero de 2018

Oporrak

Oporrak heldu dira.
Zergatik? Gabonak direlako. Bi aste dira oporretan.
Bihar gabonetako egun garrantzitsu bat izango da, nire amamaren etxean afalduko dugu nire familiako batzuekin, nire izeko eta nire osabak kanpoan bizi direlako, etzi Olentzero delako. Kroketak, oilaskoa, patea, etab. jaten ditugu. 
Urteko azkenengo egunean familia guztia elkartzen gara nire aititeren etxean, eta "lagun ezezaguna" egiten dugu, ni nire aititeri egingo diot oparia eta niri nire amamak. Ez dakit zer ekarriko didan baina ziur asko gustatuko zaidala. Nik egindako kuadro bat oparituko diot nire aititeri.
ASKO GUSTATUKO ZAIO!!!

Nerearen urtebetetzea

Abenduak 27an Nerearen urtebetetzera joan nintzen. Bilbon izan zen "La guarida" sekretan .
Galdakaotik autobusa hartu genuen eta Miriamek, Nerearen amak, eraman gintuen Bilboraino .

Imagen relacionadaOso leku dibertigarria da .Jolas pila bat daude. Adibidez, Play, etxe txikitxo bat, proiektore bat lurrean
jolasteko .Eta horrelako pila bat gauza . Palomitak egiteko makina bat ere zegoen eta txutxeak
oso goxoak izan ziren. Oso ondo pasatu genuen . Asko dibertitu nintzen.

Askaria lagunekin eta familiarekin

                                            Askaria lagunekin eta familiarekin

Gabonetan Etxebarrira joan ginen baina aurkitu ginen kotxe-ilara batekin. Ailegatu genuenean Manuela eta Conchi txurroak egiten zeuden eta Toñi laguntzen.
10 pertsona ginen egongelan jaten txokolatea, txurroak, bizkotzoak eta gailetak.
Ni bi taza txokolate edan nuen txurroarekin eta beste janariarekin.
Gero, nire lehengusina Junerekin joan ginen jolastera. Bion artean errege eta erreginetara jolastu genuen.
Ostean, Junek eta biok argazki bat egin genuen familiari eta lagunei. 13 edo 14 argazki atera genizkien.
Toñi oparitu zidan panpin antzeko bat, marrigorringo bat zen.
Hori pasatu eta gero etxera joan ginen. Etxean laranja bat jan nuen.
Itsasontzi gudara jolastu genuen aita eta biok. Oso ondo pasatu nuen lagunekin, lehengusinekin eta eta aitarekin jolasten.


Imagen relacionada

EGUN BAT P.I.N.ean

Resultado de imagen de pin parque infantil de navidad


Abenduaren 27an P.I.N.era joan nintzen nire lagunekin.
Resultado de imagen de pin parque infantil de navidadSartu baino lehen, pentsatzen hasi ginen zein igotzea eta gero ateak zabaldu zituztenean, barraka horretara korrika-korrika joan ginen, eta bakarrik 20 minutu itxaron behar izan genuen.
Beste barraka batean, aldiz, ordu bat itxaron izan behar genuen, eta beste batean, 2 ordu egon ginen ilaran bakarrik 3 minutu egoteko.    Nahiz eta egun guztian bakarrik 7 barraketan igo ginen, oso ondo pasatu genuen.



                                         



                     



                 

Nire urtebetetzea

Pasa den hilean nire urtebetetzea ospatu nuen, jende pilo bat goinbidatu nuen. Zapatilak, patinak,liburu bat etb gauza oparitu zidaten. Nire urtebetetzea  abenduaren 21ean zen eta oso urduri nengoen. Espero dut goinbidatu dudan pertsonak ondo pasatzea. Nik super ondo pasatu nuen eta eskerrik asko ematen diet nire lagunei etortzeagaitik. Espero dut datorren urtean ere horrela izatea.
Resultado de imagen de zorionak

miércoles, 10 de enero de 2018

WALALE

Atzo egon ginen Walale medikuekin eta oso hondo pasatu genuen eta oso polita da eta pintxoen dirua

gas potabilizadora bat erosiko dute medikuak gustia espero dut zuen .www.walale.org


AUPA WALALE  !!!!!!!!

Imagen relacionada

martes, 9 de enero de 2018

NIRE AMETSETAKO BIDAIA BETA DA

Olentzerok bidai bat oparitu zidan DisneyLand Parisera urtarrilaren 2tik 7ra. Uxueri opari berdina ekarri zion. Urtarrilaren 2an goizeko 5etan altzatu behar nintzen eta Hendaiara joan nintzen tren bat hartzeko, trena 9:10etan ateratzen zen eta bitartean taberna baten gosaldu genuen. trenak 5ordu iraun zuen. 5 ordu geroago, metroa hartu genuen ordu erdi bat eta gero beste tren bat. Disneyra heldu garenean hotel bat bilatu behar genuen "HOTEL CHEYENNE" deiturikoa. Maleten gauzak uzten eta ordenatzen denbora oso arin pasatu zen eta hiru atrakzioetan montatu ginen: STAR TOURS, TIO VIVO eta LASER BUZZER. Gero afaltzeko STEAK HOUSE jatetzera joan ginen.
                                     

                                  ETA POSTREA HEMEN BEHEAN DEKOZUE: