miércoles, 3 de enero de 2018

Jumanji

Ni asteartean "Jumanji" pelikula ikustera joan nintzen nire anaia nagusiarekin eta nire anaia nagusiaren lagunekin. 
Hasieran, ume baten aita hondartzatik korrika zebilen eta "Jumanji" jokua ikusi eta etxera eraman zuen bere semeari oparitzeko.  Semeak probatu egin zuen eta bat-batean danborren soinuak entzun eta jokuaren barruan sartu egin zen. 
Hurrengo egunean, lau ume eskolara joan ziren eta laurak zigortuak izan ziren. Lehenengoa azterketa bukatu zuenean bere lagun bateri eskaypetik deitzeagatik, bigarren eta hirugarrenari batak besteari etxerako lanak egin zizkiotelako eta azkenengoari gimnasian ez zelako ondo portatu. 
Eskolako zuzendariarengana joan eta sotora eraman zituen aldizkari guztietako grapak kentzeko. Mutil batek play 1 aurkitu zuen jumanji jokuarekin eta galdetu egin zuen probatzeko denek baietz esan zuten eta jolasten hasi ziren. Abatarrak aukeratu eta starteri eman ziotenean berriro danborrak entzun eta jokuaren barruan sartu egin ziren. 
Eskuan hiru marka zeuzkaten eta ez zekiten zer zen. Geroago, neska bat gizon potolo bihurtu zen eta bestea neska altu eta super azkar. Beste bi mutiletako bat gizon super indartsu eta burusoil eta bestea zoologo bihurtu ziren. Gizon potoloa errekara joan zen korrika bere  irudi berria ikustera eta buelta ematean protestaka hasi zen eta orduan hipopotamo batek jan egin zuen. Orduan konturatu egin ziren hiru markak biziak zirela. Abentura asko eduki zituzten eta arriskuan zeuden haien biziak, pertsona bat ezagutu zuten eta berari ere laguntzen egon ziren. Denak elkarrekin zeudenez jokutik irtetea lortu egin zuten. 



OSO POLITA IZAN DA PELIKULA!!!!!!!!



Resultado de imagen de jumanji 2 alex




Resultado de imagen de jumanji 2

1 comentario: