domingo, 18 de marzo de 2018

PASAIARA

Gaur Andra Marirekin Pasaiara joan naiz dantzatzera. Ere beste lekuetako Andra Mari talde batzuk joan dira. Frontoi batean dantzatu dugu euria egiten zuelako. Dantzatu aurretik leku batera joan gara motxilak, txamarrak eta dena uztera. Hor boio bat txokolateskoa eman digute jateko eta ere zumo bat. dantza egin eta gero bikoteka ipini gara eta ni Maialen F-rekin ipini naiz, batzutan leku batera joaten garenean dantzatzera, esaten digute, familia batekin joan behar garela jatera baina ere beste ume batekin. Adibidez: beste Andra Mari taldeko pertsona bat hartzen dute eta ere beste bikote bat, orduan pertsona hori Pasaiako Andra Mariko taldekoa bada bikotea bere etxera edo txokora joaten da bazkaltzera. Azkenean Nahia, Maite, Maialen eta ni elkartu gara eta txoko batera joan gara. Makarroiak, solomoa patatekin eta brazo de gitano izozkiarekin jan dugu. Oso gozoa zen dena. Arratsaldean ez dugu dantzatu. Hona etortzeko autobusean etorri gara eta joan ere. Autobusean etortzea izan da momenturik onena. Hor dantzatu egin dudu, abestu, ohiukatu... Eta maisu bat trikitrixa jotzen egon da. Zinturoi barik egon gara eta gainera super altu abesten. Ordainlekuan iristen ginenean zinturoia jarri eta formal-formal egoten ginen abestu barik. Gero hortik pasatzen ginenean berriri zinturoiak kendu eta abesten eta dantzatzen jarraitzen genuen. Momentu honetan super nekatuta nago baina Pasaiara joatea merezi du.

                                     SUPER ONDO PASATU DUT GAUR!!!
Resultado de imagen de Andra Mari galdakao taldea

No hay comentarios:

Publicar un comentario