miércoles, 13 de junio de 2018

Mendira lagunekin!!!!!

Atzo mendira joan nintzen lagunekin. Gandasegira joan behar genuenez bakarrik joan eta lehenak izan ginen. Nire aita, Patxi eta hirurok mailak jarri egin genituen eta oso erosoak ziren. Mendia asko gustatzen zait eta ez nintzen ia nekatu 7km egin genituen eta 3 ordu eman genituen. Mendian berriz ere burdin hesia ikusi genuen baina Altamiratik. Ibiltzen geundela txakur bat agertu zen eta ni mailetan negoenez hankan txupatzen zidanean kili-kiliak egiten zizkidan eta aurpegiko zati bat ere miaskatu zidan. Geroago mendian bunker bat ikusi genuen baina ez ginen sartu dena bustita zegoelako eta irristatu ahal ginelako. Bueltan oraindik ez negoen nekatuta baina hanketan mina neukan. Bakoitza bere etxera joan zen eta ni dutxa eta gero oso lasai negoen.


Berriz mendira joan nahi dut!!!!!!!!!!!!!!


Resultado de imagen de altamira galdakao



No hay comentarios:

Publicar un comentario