Udan urtegi batera joan nintzen amamarekin , aitarekin eta amarekin . Heldu ginenean eguzkia egiten zuen , ordu bat gutxigorabehera pasa eta gero euria egiten hasi zen eta horregatik gora igo ginen autoa hartzera . Autoan geudenean kazkabarra egiten hasi zen oso gogor eta guk pentsatu genuen autoko lehioak apurtuko zirela. Auto guztiak zuhaitz baten ondoan jartzen ziren , baina aitak pentsatu zuen oso arriskutsua izango zela haize gogorra egiten zuelako. Errepidean jarraitu genuen baina harriak askatuta zeuden errepidean . Dena kaskabarrez beteta zegoen. Azkenean etxera heldu ginen. Baratzak kazkabarrez beteta zeuden eta zuhaitzak jauzita zeuden.
Ekaitz hori egunkarietan eta telebistan agertu zen.
Inoiz ez dut hainbeste beldur izan !!!!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario