Nire aitite eta amamaren urezko ezkontza
Larunbatean nire aitite eta nire amamaren ezkontza izan zen. Oso dotore joan behar ginen eta ni jertse urdin bat eta bakeroekin joan nintzen nire bakeroak txandalen antzekoa zen oso elastikoa zelako. Nik uste nuen nire amama arropa berezi batekin joango zela baina ez zen joan. Gero bazkaltzera jatetxe polit batera joan ginen. Oso dotorea eta janaria oso goxoa; kroketak urdaiazpikokoak eta txipiroietakoak, langostinoak eta rabak. Bi opari egin genien, tulipa lore-sorta bat eta familiaren argazkiekin egindako koadro bat paretan jartzeko. Bazkaldu eta gero izeko eta osabaren etxera joan ginen jolastera eta manuganu2 jokura jolastu egin genuen. Oso joku dibertigarria zen. Haien txakurrarekin, Pongorekin ere egon ginen eta primeran pasatu nuen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario