jueves, 19 de octubre de 2017

NIRE ANAIA NAGUSIAREN URTEBETETZEA

Igandean nire anaia nagusiaren urtebetetzea izan zen. 12 urte egiten zituen eta oparia aurreko urtean eskatu zuen gauza bat izan zen; argazki kamera bat. Urtebetetzea ospatzeko Lesakara joan ginen. Nire amamak berrogeita hamar euro oparitu zizkion. Asteazkenean nire anaia nagusiari, nire anaia txikiari eta hiruroi Gasteizeko osaba-izekok opariak emango dizkiguten. Nik eskubil elektriko bat eskatuko diet. Nire ustez nire anaiari zapatak, prakak edo kamiseta bat oparituko diote eta nire anaia txikiari panpin txiki bat.

Resultado de imagen de camaras de fotos rojasOSO ONDO PASATU NUEN!!!










Guggenheimren anibersarioa

Atzo Guggenheimen 20.urteurrena izan zen, horregaitik ikuskizun ikaragarria egin zuten. Ikuskizun hau Reflections deitzen zen  eta  musika eta argi disdiratsuak zituzten. Argi hauek museoren titanioan islatzen ziren. Oso polita izan zen eta zelako jendea zegoen! Erdian gelditu zenean ni eta nire anaia asko aspertu ginen, egon zen ordu erdia gutxi gora bera. Ni eta nire aita, ama eta nire anaia oso nekatutak eta oso berandu heldu ginen etxera.





NIRE LAGUNA IRENE ETORRI DA!!!

Asteburu honetan nire lagunmina Irene etorri da, Valladolidetik. Oso pozik jarri nintzen etorri zenean baina gaur joango da, ni eta bera ez dugu nahi joatea baina bihar Institutoa dauka. Oso txikitatik ezagutzen gara horregaitik lagunminak gara. Urtean aldi askotan etortzen da, adibidez: karnabaletan, batzuetan Paskuan, udan, gabonetan... Uda honetan oso ondo pasatu dugu batera, Warnerrera joan nintzenean, amak sorpresa bat egin ziguten eta ni negoen jesarrita banku batean eta nire laguna Irene korriketan etorri zen eta besarkada bat eman zidan.
                                                                 
                                                   Hemen jartzen dizuet argazki bat berarena     

IZENADUBA BASOA

Pasadan asteburuan Izenaduba basora joan nintzen. Izenaduba Olentzeroren etxea da eta Mungian dago. BBK-ak jairako sarrera batzuk zozketatzen zituen eta guri lau tokatu zitzaizkigun. BBK Gaztedi jaia goizeko 11.00etan hasi eta eguerdiko 14.00ak arte,eta arratsaldeko 16.00etatik 19.00ra bitartean izan zen. Bertan Tartalo, Galtzagorriak, Basajaun eta bestelako pertsonaiak, tailerrak,3D simulagailua, baserrira bisitak, txikientzako musika eta dantza ikuskizunak aurkitu genituen. Jaia piratei buruz izan zen. Jende "guztia" piratez jantzita joan zen. Egun horretan ez zeuden ez Maridomingi ez Olentzero, galdetu genuen non zeuden eta esan ziguten Anboton zeudela ikatza egiten eta gabonetarako etorriko direla.


Nire oporrak


Hauek izan dira nire aurtengo oporrak:
Ekainaren 22an amaitu genuen ikasturtea, eta egun hartan hasi ziren nire oporrak!
Aste Horretan, Urretako jaiak izan ziren eta barrakak ipini zituzten. Oso ondo pasatu nuen nire lagunekin.
Hurrengo astean, Laredora joan ginen beste lagun batzuekin. Nahiz eta uztaila zen, eguraldia txarra izan zen . Ondoren, Barriako udalekuetara joan nintzen nire ahizparekin. lagun asko egin genituen.
Uztaila amaitu eta gero, Sukarrietako udalekuetara joan ginen, eta han ere, lagun asko egin genituen.
Bilboko jaiak ailegatu zirenean, nire lehengusinekin amamaren etxera lo egitera joan ginen. Aste hori ikaragarria izan zen!
Abuztua amaitzean, Benidormera joan nintzen nire familia guztiarekin: Aita, ama, izeko, osaba, lehengusuak... Denok elkarrekin egon ginen.


ZELAKO OPORRAK!!

Resultado de imagen de OPORRAK

ARGI ETA SONU ESPEKTAKULOA (GUGGENHEIM)

Guggenheimen aste honetan ikuskizun batzuk egon dira, ni larunbatean eta ostegunean joan nintzen. Oso polita izan zen eta harrituta geratu nintzen, niri gehien gustatu zitzaidana armiarma bizia hartzen zuenean zen. Nik ez dakit joan zareten baina joan bazarete mesedez ipini komentarioetan. Espektakulo batzutan egon zena ezango dizuet.
Armiarma bizia hartzen, Pupi, Guggenheinen ondoan dauden bolak,  barkuak, kolorezko tulipanak eta gauza gehiago. Espektakuloa oso polita izan zen, ibedrolatik grabatu zuten.

OTXANDIOKO TIROLINAK

Resultado de imagen de tirolinas de otxandioAtzo, nire anaiaren urtebetetzea ospatzeko Otxandioko tirolinetara joan ginen nire aitaren familiakoekin. Bi tirolina mota zeuden, handia eta txikia. Nire anaia txikia, nire lehengusina eta hirurok txikiena egin genuen. Oso gustora egon ginen. Izekok, anaia nagusiak, lehengusin nagusiak eta nire amak handiena egin zuten. Nire amari hirugarren tirolina asko kostatu zitzaion. Nire izekok ez zuen Tarzanen saltoa egin, orduan beste bide batetik joan zen. Nik ez nuen egin bertigoa nuelako. Nire anaia nagusiari laugarrenean gehien gustatu izan zitzaiona Tarzan eta azken tirolina izan zen. Otxandiora joan ginen bazkaltzera eta nire lehengusina txikiak kopa bat apurtu zuen. Bazkaldu eta gero paletan jolastu ginen, aspertu egin ginen eta nire anaia nagusiarekin parkour egiten hasi ginen. Gero harrapaketan egin genuen eta oso ondo pasatu nuen. Nire anaia nagusiari oparia eman zioten eta berari gustatzen zitzaion telebistako saio batena izan zen; Big Bang Theory. Beste oparia diruzorro bat izan zen.

OSO ONDO PASATU NUEN!!!