jueves, 19 de octubre de 2017

Nire oporrak


Hauek izan dira nire aurtengo oporrak:
Ekainaren 22an amaitu genuen ikasturtea, eta egun hartan hasi ziren nire oporrak!
Aste Horretan, Urretako jaiak izan ziren eta barrakak ipini zituzten. Oso ondo pasatu nuen nire lagunekin.
Hurrengo astean, Laredora joan ginen beste lagun batzuekin. Nahiz eta uztaila zen, eguraldia txarra izan zen . Ondoren, Barriako udalekuetara joan nintzen nire ahizparekin. lagun asko egin genituen.
Uztaila amaitu eta gero, Sukarrietako udalekuetara joan ginen, eta han ere, lagun asko egin genituen.
Bilboko jaiak ailegatu zirenean, nire lehengusinekin amamaren etxera lo egitera joan ginen. Aste hori ikaragarria izan zen!
Abuztua amaitzean, Benidormera joan nintzen nire familia guztiarekin: Aita, ama, izeko, osaba, lehengusuak... Denok elkarrekin egon ginen.


ZELAKO OPORRAK!!

Resultado de imagen de OPORRAK

1 comentario: