Atzo eskolako lagun guztiekin txango batera joan ginen. Unibertsoko Zientzia Aretoa ikustera joan ginen.
Nire bikotea Lucía izan zen. Lehenengo ibili ginen trena hartzeko. Barik txartelarekin pasatu genuen.
Azkenean trena hartu genuen guztiok.
Bilbon geudenean ibili behar genuen Guggenheim-eko parkera joan behar genuelako, gero apur bat gorago eta eraikin bat zegoen, hor sartu ginen guztiok. 75ume eta 5 maisu eta andereño.
2 edo 4 egongelatan egon ginen eta azkenik sartu ginen bola batean, oso handia zen planetarioa.
Barruan Eguzkia, planetak, asteroideak, kometak eta izarrak ikusi genituen. Gero Guggenheinko parkera joan ginen jolastera.
Jolastu eta gero bazkaltzera joan ginen beste leku batera. Bukatu genuenean, guztiok Bilbotik paseo bat eman genuen eta Unairekin argazki bat atera genuen.
Azkenean etorri ginen etxera, Gandasegiko eskolan geratuta geundelako gurasoekin.
Batzuk eskolara joan ziren gauza bat egitera, beste guraso batzuk umeen bila etorri ziren eta beste batzuk etxera joan ziren bakarrik. Ni bakarrik joan nintzen.
Niri dena gustatu zait.
Oso dibertigarria izan zen egun hori bikain pasau genuen =) =) =) =) =)
ResponderEliminar