Iraila gure lehenengo hilabetea izan da 5. mailan. Hasieran pentsatu nuen ez zitzaidala ezer gustatuko baina oso ondo pasatzen ari naiz. Gauza berri asko egin ditugu, adibidez txokoetan egiten dugu lan, txoko zuria daukagu eta han ekartzen ditugun txanelari buruzko liburuak eta informazioa han uzten dugu noiz behinka begirada bat botatzeko edo lanen bat egiteko. Liburu txoko txiki bat ere badugu eta han guk ekarritako liburuak trukatzen ditugu gure artean. Unai ere etorri da pratiketako unibertsitateko ikaslea, oso jatorra da. Amanda ere etorri da Estatu Batutetako neska bat eta ART emango digu, plastika ingelesez. Motxila ibiltaria badugu ere baina zsgurazki galdetuko diozue zeuen buruari-Zer da motxila ibiltaria? Ba motxila ibiltaria klase guztia hobeto ezagutzeko gauza bat da. Objetu garrantzitsu bat, leku garrantzitsu bat eta pertsona garrantzitsu bati buruz hitz egin behar dugu. Ordenagailuekin ere ibiltzen gara eta oso ondo pasatzen dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario