jueves, 19 de octubre de 2017

IZENADUBA BASOA

Pasadan asteburuan Izenaduba basora joan nintzen. Izenaduba Olentzeroren etxea da eta Mungian dago. BBK-ak jairako sarrera batzuk zozketatzen zituen eta guri lau tokatu zitzaizkigun. BBK Gaztedi jaia goizeko 11.00etan hasi eta eguerdiko 14.00ak arte,eta arratsaldeko 16.00etatik 19.00ra bitartean izan zen. Bertan Tartalo, Galtzagorriak, Basajaun eta bestelako pertsonaiak, tailerrak,3D simulagailua, baserrira bisitak, txikientzako musika eta dantza ikuskizunak aurkitu genituen. Jaia piratei buruz izan zen. Jende "guztia" piratez jantzita joan zen. Egun horretan ez zeuden ez Maridomingi ez Olentzero, galdetu genuen non zeuden eta esan ziguten Anboton zeudela ikatza egiten eta gabonetarako etorriko direla.


1 comentario: