sábado, 7 de abril de 2018

Ferdinand pelikula.

Nik astelehen gauean canpinean Ferdinand pelicula ikusi nuen nire anaiak, ama eta aitarekin. Ferdinand txikitan zezen eskola batera joan zen eta han toreatzaileetarako entrenatzen zuten. Berari indarkeria ez zitzaion gustatzen eta besteen ondoan ez ogoten saiatzen zen. Berak maite zuena loreak ziren eta ez borrokak. Bere aitak esaten dio toreatzailearen kontra borrokatzea zezen guztien ametsa dela. Ferdinand gauean zezenen kamioia hutsik ikusten du eta korrika joaten da ihes egiteko. Bere atzetik gizon guztiak joaten dira bera harrapatzeko. Ferdinand tren batera igo egiten da eta trena mendiaren erdian gelditu zenean bera korriketan hasten da eta menditik jausten da familia batek hartu arte. Familia horretan Nina izeneko neskatila bat zegoen eta berarekin harreman estua egiten du. Elkarrekin jolasten dira eta lo egiten dute. Urtero loreen azokara joaten dira baina oso handi egiten denez hurrengora ez joatea erabakitzen dute. Ferdinand ez dago ados eta inori esan gabe bertara doa. Azokan, jendea hain zezen handi eta arriskutsua ikustean beldurtu egiten da eta Ferdinand ere beldurtu egiten da eta nahi gabe loreak apurtzen ditu, ohiukatzen du eta ihes egiten saiatzen da baina harrapatu egiten dute eta berriz ere zezenen eskolara eramaten dute. Bertan, txikitako lagunekin elkartzen da eta lagundu egiten die ihes egiten berriro ere Ninaren etxera bueltatzeko. Azkenean Ninaren etxera joaten dira eta han bizi izango dira poz-pozik.                                                                                                                                                                                                                 
Resultado de imagen de ferdinand

3 comentarios: