lunes, 15 de enero de 2018

Boxeoa

Ni astearte eta ostegunetan boxeora joaten naiz. Hasieran ez zitzaidan ideia ona iruditu nik uste nuelako ume nagusiekin borrokatu egin beharko nuela. Eta nik ez nuen hori nahi. Lehenengo egunean, beldur nintzen baina anaia nagusiarekin joan nintzenez pixka bat lasaitu egin nintzen. Nire entrenatzailea Jonathan deitzen da eta oso jatorra da. Boxeo saioetan lehenik, soka saltoan aritzen gara, gero, binaka jarriz boxeo ariketak egiten ditugu. Oso ondo pasatzen dut  eta gainera lagun berri bat egin dut; Iban.  Ibanek 13 urte dauzka eta asko hitz egiten dugu. Asko hitz egiten dugunez, 20 flexio eta abdominal egiteko esaten digu. Leher eginda eta izerditan bukatzen dut baina pozik.

OSO ONDO PASATZEN DUT!!!!
Imagen relacionada

No hay comentarios:

Publicar un comentario