martes, 1 de mayo de 2018

Dinopolis

Ni asteburu honetan Albarraicinera joan naiz. Igandean Dinopolisera joan nintzen eta oso dibertigarria izan zen. Han ikuskizun asko zeuden eta ni guztienetan egon nintzen. Gehien gustatu zitzaidana "cara a cara" izan zen. Bi pertsona dinosaurio baten dokumental bat egiten ari ziren. Dinosaurioak hitz egiten zuen eta oso arraroa zen. Irakurtzen ere bazekien. Dinosaurioa oso barregarria zen. T-rex aren aititea zen; "Tovadosairus" izenekoa eta zera esaten zuen: Ni Jurasikoan, T-rex Cretazikoan, Ni Jurasikoa, T-rex Cretazikoan, Bob Esponja Cretazikoan eta denok huts egin genuen eta barre ere bai. Geroago dinosaurioen museora joan ginen. Jurasik Park eta Jurasik World pelikulak txarto daude eginda ze han esaten dute T-rex Jurasikokoa dela baina benetan Kretazikokoa da. Gauza berri bat ikasi dut: saurus  hitzak muskerra esan nahi duela eta dinok beldurgarria. Orduan Dinosaurusek, musker beldurgarria esan nahi du. 

Dinopolis asko gustatu zait eta oso dibertigarria da!!!

2 comentarios: