sábado, 25 de noviembre de 2017

ASTE MUSIKALA

Aste honetan, aste musikala da. Aste musikalean, kontzertuak daude. Nik Urretako musika eskolan ikasten dudanez, kontzerturako sarrerak dohainik dauzkat. Eta ez direnak joaten musika eskolara, 3 euro ordaindu behar dute. Kontzertuak egun guztietan dira, larunbatean izan ezik. Kontzertuen izenak hauek dira: astelehenean, BILBO SAX QUARTET. Asteartean, ARIMA KAMERATA. Azteazkenean, FETEN FETEN. Ostegunean, KHAMI. Ostiralean, ROCK AND KIDS eta igandean, DACAPO MUSIKA BANDA. Nik, FETEN FETEN eta ROCK AND KIDS ikusi nituen. Biak gustatu zitzaizkidan. FETEN FETEN Burgoseko talde bat da. Fito (abeslaria) beren laguna da eta kontzertuan, bere abesti bat abestu zuen.

1 comentario: