lunes, 11 de diciembre de 2017

Aitite eta amamaren etxean lo egiten.

Ostegunean aitite eta amamaren etxera lo egitera joan nintzen lehengusinekin. Lehengusinekin lo egin genuen  haien gurasoak antzerki batera joan zirelako. Nire anaia nagusia pelikulak hartzera joan zen aititerekin. 2 pelikula hartu zituen; "Pesadillas" eta "Una noche en la casa maldita". Niri pelikuletatik gehien gustatu zitzaidana, "Pesadillas" izan zen. Gero gaua zenez, lo egitera joan ginen eta gau pasa egin genuen. Hurrengo egunean esnatu eta bakeroetara jolasten hasi ginen. Nire anaia nagusia erregea zen, nire lehengusina gimnasta profesionala zen, bere ahizpa bere umea, nire anaia txikia ere umea zen eta ni sherifa. Gero nire lehengusinak joan egin ziren eta ni haiekin jeitsi egin nintzen kalera Pongo, beraien txakurra, ikustera. Pongo txakurtegitik jasotako txakurra da eta 2 urte ditu. Familia desberdinekin egon da eta denek txarto tratatu egin dute. Orain maitasun handia behar du. Gure familiak maitasuna emango dio. 


Resultado de imagen de pesadillas peliculaImagen relacionada




No hay comentarios:

Publicar un comentario