jueves, 28 de diciembre de 2017

Gabonetako umeen parkea

23an gabonetako umeen parkera joan nintzen nire familia eta nire anaia nagusiaren lagunekin. Barraka asko zeuden. Nire lehenengo barraka suhiltzaileena izan zen. Nire anaia txikiarekin egin nuen. Lehenik, prakak, kamisetak eta kaskoa ipini behar izan genituen. Gero, zodiak batera joan ginen eta geroago hodi batetik pasa ginen. Oso ilun zegoen eta nire anaia txikia negarrez hasi zen. Nik lagundu egin nion. Ondoren, laberinto batera joan ginen eta linternak eman zizkiguten. Azaldu egin ziguten zer egin behar zen. Esan zuten kea zapaian zegoenez suhiltzaileak arrastaka joaten zirela eta oso dibertigarria izan zen. Niri gehien gustatu zitzaidan barraka karts izan zen. Zu, kotxe batean ipintzen zinen eta gidatzen hasten zinen kaskoa jarri eta gero. Neska bat lehenengoa izan zen eta karts pilaketa bat egin zuen.  Nik ez nekien zer gertatu zen baina gelditzeko esan ziguten. Gu baino lehen, guraso batzuk zeuden eta hesiaren kontra talka egin zuten. 

Berriro joan nahi dut!!!!!!!!!!

Imagen relacionada



                                                                                                                                                                                                                  

2 comentarios:

  1. Nik ere montatu naiz kars-etan eta oso ondo pasatu nuen

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Eta ni ere montatu nuen eta ere oso hondo pasatu nuen

      Eliminar