jueves, 19 de octubre de 2017

OTXANDIOKO TIROLINAK

Resultado de imagen de tirolinas de otxandioAtzo, nire anaiaren urtebetetzea ospatzeko Otxandioko tirolinetara joan ginen nire aitaren familiakoekin. Bi tirolina mota zeuden, handia eta txikia. Nire anaia txikia, nire lehengusina eta hirurok txikiena egin genuen. Oso gustora egon ginen. Izekok, anaia nagusiak, lehengusin nagusiak eta nire amak handiena egin zuten. Nire amari hirugarren tirolina asko kostatu zitzaion. Nire izekok ez zuen Tarzanen saltoa egin, orduan beste bide batetik joan zen. Nik ez nuen egin bertigoa nuelako. Nire anaia nagusiari laugarrenean gehien gustatu izan zitzaiona Tarzan eta azken tirolina izan zen. Otxandiora joan ginen bazkaltzera eta nire lehengusina txikiak kopa bat apurtu zuen. Bazkaldu eta gero paletan jolastu ginen, aspertu egin ginen eta nire anaia nagusiarekin parkour egiten hasi ginen. Gero harrapaketan egin genuen eta oso ondo pasatu nuen. Nire anaia nagusiari oparia eman zioten eta berari gustatzen zitzaion telebistako saio batena izan zen; Big Bang Theory. Beste oparia diruzorro bat izan zen.

OSO ONDO PASATU NUEN!!!                                                    


No hay comentarios:

Publicar un comentario